sábado, 1 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA

Azterketen ondoren bidali diguten ariketa izozkitegi bat diseinatzea eta eraikitzea da. Ondarreta hondartza eta pasealekuaren arteko harremanean kokatzea eskatu digute.
Proiektu guztietan bezala, lehenengo urratsa ingurua aztertzearena da. Beraz, bertatik hasteko bertara joan nintzen eta Ondarreta hondartza eta bere ingurua; gehienbat, Donostiako kostaldea aztertu nuen. Horretarako bertako apunteak egin nituen:



Apunteak hartzeaz gain, Donostiako mapa lortu nuen, hobeto ulertzeko hiria eta hondartzaren arteko erlazioa, itsasoa eta lurraren elkargunea.
Bertako zenbait argazki ere atera nituen, hauen artean Haize orratzekoak (Chillidak eginikoa), bertako plazarenak, La Perla-renak, Kursaalarenak...

























Ingurua aztertu ondoren, eta neurriak hartu ondoren, izozkitegia diseinatzea izango zen hurrengo lana, kontuan harturik 45m2 izan behar zituela gutxi gora behera, ingurua zein zen, kokapena, klima...

No hay comentarios:

Publicar un comentario