martes, 20 de mayo de 2014

PROIEKTUAK II.ko AZKEN ARIKETA

Kurtsoari amaiera emateko planteatu ziguten ariketa honako hau izan zen: Ondarreta hondartzaren parean dagoen parkearen aurrean dagoen partzela batean bizitza bakarreko etxe-estudio tailer lorategi bat diseinatzea. Eraikin honek neurri jakin batzuk izan behar zituen (gutxi gora behera etxeak 150m2 eta estudioak 50m2), eta bi gune hauez gain lorategia ere garatu beharra zegoen eta bi kotxeendako aparkaleku bat eduki behar zuen.

Hasiera batean, zerrenda luze batetik pertsona bat edo biren erreferentziak hartzea eskatu ziguten. Nik Rietveld-Schroder etxean oinarritzea aukeratu nuen lehendabizi:
 Oinak:
 Programa
 Pribatutasuna
 Ibilbidea
Lan hau jorratzeko hainbat aste eman zizkiguten, eta hasiera bateko erreferentzi hauek azkenengo proiektuan ez dutela influentzia asko ohartu naiz. Lehenengo zuzenketaren ondoren gauza asko aldatzea erabaki nuen eta proiektua goitik behera aldatzea erabaki nuen ez zuelako, nire ustetan, bete behar zuen funtzioa betetzen.
Nire proiektu honetan batez ere pribatutasuna beste etxebizitzekiko mantendu nahi nuen eta bi pisutako eraikin bat sortuz altuera gehiagoko horretatik Donostiako kostaldera dauden bistak aprobetxatzea nahi nuen, aukera paregabea iruditzen zitzaidalako partzela dagoen gunea esplotatzea eta horrela itsasoa eta irla zure ohetik ikusteko iruditzen zitzaidalako.

Goiko solairua beraz Donostiako ikuspegi zoragarrira orientatu nuenez, beheko solairua lorategiarekin konektatu edo harremana izan zezan nahi nuen, ahaztu gabe gure ondoko partzeletan jendea bizi zela.

Proiektua hasteko, lehendabizi ingurua aztertzea zen beharrezkoa:





Ingurua aztertu ondoren eta errepidearen kokapena, beste etxebizitza eta hotelen kokapena, eta parkearen kokapena aztertu ondoren proiektuarekin hasi nintzen (T oina duen etxebizitzan oinarritu naiz, gero honi aparkalekua eta lorategiko terraza edo gune itxia gehituz), eta 3 asteetan pixkanaka-pixkanaka hobetuz hau da nire proposamena:
-Planoak:
 Kokapen planoa 1/500 eskalan (Donostiako mapa txiki baten gehigarria ezkerraldeko behealdean duelarik):
 Kokapen planoa 1/200 eskalan:
 Ideograma eta piktograma:
 Oinak (lorategiarena eta etxebizitzarena) 1/100 eskalan:
 Altxaerak 1/100 eskalan:
 Ebaketak 1/100 eskalan:
 Axonometria edo perspektiba bat 1/100 eskalan (proiektua hobeto uler dadin):
 Planoei dagozkiekiko hori da guztia, horretaz gain, bi maketa egin ditut, bata 1/200 eskalan dagoena eta inguruarekiko harremana pixkat azaltzen duena:




 Eta bestea, 1/100 eskalan eginda dagoena:












Bueno, hau izan da, azterketa baino lehenago egindako proiektua, espero zuen gustukoa izatea!