martes, 5 de noviembre de 2013

ESPAZIO HABITAGARRIA

Aurreko hasteko logelaren akatsak zuzendu ondoren eta horren gainean zenbait aldaketa egin ondoren, azkeneko nire logela habitagarria hau da:








Argazkietan eta planoko irudietan ikus dezakezuenez, hainbat erreferentzi izan ditut altzairuak egiterako orduan. Lan mahai eta ahulkiak adibidez Jean Prouve (1953) ren ideia beretik hartu ditut:
Apalategia edo estanteria, Cornichesen irudi honetatik atera ditut:
Eta amaitzeko, beste ahulkia honen ideia orokorretik atera dut, silla Tulip Chair deitua dena:
4 gauza edo objektu honen ideiak hartzea ez du esan nahi proportzioak mantendu ditudala, baizik eta forma edo kanpokaldeko itxura antzekoa dutela nire espazioko objektuek.


martes, 29 de octubre de 2013

LOGELA

Gure logelari buruzko lana eskatu ondoren, logela bat diseinatzea eskatu digute aste honetan. Logelaren barnean komuna egon behar zen eta zenbait ezaugarri izan behar zituen logelak: 20m2 koa izaea, leihoak bi paretetan izan zezaken...eta horrelako beste hainbat. Azkenik lortu dudana hauxe izan da:





P.D.: gaurko egunean igo dut sarrera, hainbat arazo tekniko izan bainituen atzo internetarekin. 

martes, 22 de octubre de 2013

NIRE LOGELA

Nire logela, nire espazioa da. Bertan nire gauzak daude, eta hauek ni nolakoa naizen deskribatzen dute. Apaletan, armairuetan, estanterietan... argazkiak, liburuak eta horrelakoak aurkitzen dira, eta hauek guztiak niri gogora ekartzen dizkidate nire bizitzako oroitzapenak.

Nire logela, etxe guztiko esparru bakarra da, non bakarrik nire gauzak dauden eta beraz, nire gela nik  nire bizitzan zehar pertsonalizatu egin dudala esan dezaket. Etxebizitza osoan zehar ez dago lekurik nire gelan baino hobeto sentituarazten nauenik.

Espazio hau ez da soilik deskantsatzeko leku bat, bertan orduak eta orduak pasatu ditut irakurtzen, ikasten, jolasten, lagunekin hitz egiten eta milaka gauza egiten, orduan esan dezaket nire gelak ez daukala funtzio bat bakarrik, baizik eta nirekin zerikusia duten gauza gehienak bertan egiten ditut.
Honekin jarraituz, esan dezaket nire logela gustatzen zaidala bertan dagoen lasaitasuna eta argitasunarengatik. Nire logelan egon naiteke, inork molestatu gabe eta isiltasun absolutuan eta honetaz gain, leihotik sartzen den argitasunak asko laguntzen nau etxekolanak egiterako orduan eta horrelako milaka gauzetan.

Esan beharra dago nire logela egunean zehar ikustean edo gauean ikustean asko aldatzen dela, argitasunarengatik izan daitekela uste dut. Nire ustez, egunean zehar argitasunak bizitasuna ematen dio logelari, gauean, berriz, ilunagoa ikusten da dena.

Nire logelak ez ditu egia esan aldaketa askorik jaso. Itxuraz, kanpotik egia da, edredoia, kortinak eta horrelako gauzak aldatzen joan direla, baina bestela, orokorrean ez ditu aldaketarik jaso.

Hurrengo argazkiak nire logela hobekin definitzen dutenak direla uste dut:



martes, 15 de octubre de 2013

2.PROIEKTUA
Lehenengo txabola eraiki ondoren, hainbat arazo zituela ikusi eta aldatu egin nituen, eta argazkietan igarriko duzuen bezala, zenbait aldaketa izan ditu, bai eskeletoan, bai kanpoko azalean. Gehien igartzen dena teilatuaren itxura da, bigarren teilatu honekin lortuko dudana da etxe/txabola barnean ura ez sartzea, lehenengoan tamalez, euria egitekotan ura barnera sartuko zen. Horretaz gain, pare bat gauza aldatu ditut eta nire amaierako lana honako hau da: (txabolaren argazkiez aparte, plano, altxaera eta ebaketaren argazkiak ere daude)













martes, 8 de octubre de 2013

2.PROIEKTUA

2.PROIEKTUA: TXABOLA
Papiroflexiaren proiektua amaituta, egurrezko txabola bat egitea eskatu ziguten bigarren proiektu honetan.
Txabolak neurri jakin batzuk izan behar zituen eta 1:20 eskalan maketatxo bat egitea zen helburua, kontuan izanda egurraren tabloiak neurri bat ezin zutela pasa (2,4m).
Txabola egiteko lehendabizieskeletoa egin behar zen eta ondoren  egurrezko beste xafla batzuekin kanpoko azala egin. Argazkietan argi eta garbi ikus dezakezue zein de barne atala (eskeletoa) eta zein kanpokoa.
Hemen dituzue nire txabolaren zenbait argazki:







martes, 24 de septiembre de 2013

1.PAPIROFLEXIA

Proiektu honetan, bidalitako lehenengoan, funtsezkoa zen egitura egonkor bat lortzea. Horretarako A2 orri bat tolestu behar genuen "pliege" modukoen bidez.
Lehenengo egiturak mugikor baten pisua eusten zuen estruktura bat lortzea zuen helburu eta hala ikus dezakegu ondorengo argazkietan (nire lehenengo egitura):



Ondoren, beste egitura bat eraiki nuen, estetikoago izatea zuena helburu nagusi:


Azkenik, hemen dituzue azken egitura honen planoak eta esku librean egindako bistak: