martes, 25 de febrero de 2014

ETXOLA PASIEGOA

Izozkitegiaren ondoren proposaturiko proiektua pasiega etxola bat aztertzea, ulertzea eta barnean distribuzio jakin bat pentsatzea zen, kontuan harturik hainbat gauza. 6x9m ko oina duen etxola bat izan behar zen, pasiega etxolek duten esentzia galdu gabe bi solairuak konektaturik egon behar ziren.
Lehendabizi norentzako izango zen etxea eta zer etxe pasiego mota zen aukeratu behar genuen, eta nik 3 pertsonentzako egitea pentsatu nuen, bikote bat eta bere semearentzat.
Lekua, Bustantegua deituriko Selayako gune bat da, bertan etxola hau aurkitzen da:


Nik etxola pasiego honekin lan egin dut, hainbat aldaketa jasan ditu baina nire ustez argi ikusten da hau dela definitzen duen etxea.
Hona hemen, nik egindako zirriborro bat:

Eta hemen aurki dezakezue kokapenaren mapa bat:



Proiektuarekin hasterakoan eskatu egin ziguten axonometrian lan egin zezagula, bertan 3 dimentsiotan lan egin genezan eta hórrela ez hartzeko kontuan oina batean ikusten dena bakarrik, bertako ikuspegi hobeagoa izan genezan,batik bat.
Entregarako hemen dituzue nire plano edo lanak:
-          Kokapena:

-         


-Axonometria kanpotik:


-Axonometria barrutik:



Axonometriak behin eginak, hauek guztiak E=1/50 eskalan, zenbait plano burutu nituen proiektuari buruz E=1/100 eskalan:

Amaitzeko, E=1/50 eskalan, ideia maketa bat egitea eskatu ziguten, eta hona hemen, nire proiektuaren maketaren zenbait argazki:







miércoles, 12 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA-Entrega finala

Bueno ba, 3 aste ondoren eta nire proiektuari milaka buelta eman ondoren,hemen daukazue nire proiektuaren maketaren zenbait argazki:










Bertan 3 koloretan desberdindu ditut, hiru atal hauek:
-Marroia= hondartza eta itsasoaren hasiera dagoen gunea
-Granate= Donostiako pasealekua

-Txuria= nire proiektu edo ideia, proiektu honek bi atalak erlazionatzen ditu, eta agerian da terraza handi bat duela Donostiak eskainitzen dituen bistataz disfrutatzeko, bai itsasoaren aurrean izozki bat jaten ari zaren bitartean erlaxatzeko.


Nire proiektuak hainbat persona arkitektoren lanen eta ideien influentzia izan du, adibidez, nire proiektuarekin lortu nahi nuena zen ingrabitate sentsazio bat, airean zaudelarik, itsasoko haizeak aurpegian ematen dizuen bezala , Surf-eko taula baten gainean olatu baten gainean zauden bitartean daukazun sentsazioa, non itsasoarekin konektatzen duzula ematen du. Beraz, arintasun bat bilatzen ari nintzen eta horretarako, bi altuera ezberdinetan zatitu dut nire proiektua, alde batetik terraza, eta bestetik erosteko eta higiene edo komunaren gunea, hauek guztiak hondartzaren gainetik. Hondartzaren gainean egoteak, Mies van der Rohe-ren Farnsworth etxearen influentziak  izan ditu, argi ikus daiteke zutabeen bitartez elebatuta eta lerro horizontalak erabiliz . 


Honetaz gain, Illinoiseko Institute of Technology eraikin honetik ere hartu ditut pare bat ideia.

Terrazaren gunean hormaren kontra eta honetaz baliatuz eserleku luze bat jarri dut, honetarako eta izozkitegiaren sargunerako Peña Gancheguiren influentziak izan ditut, bai Donostiako  Trinitate plazatik,bai Mutrikuko etxetik.
Trinitate plazatik horma erabiliz eserleku bat sortzen du, eskaloi edo peldañoi bat gehituz.
Etxe honetatik lorategia, edo erdialdeko zonalde horretatik eskailerak bi aaldeetara egitea erabaki dut.

Nire eraikina bi altueretan banatzeak errepresentatu nahi zuen bi munduetako harremana, bai hiri zona alde batetik,baita itsasoa eta natura bestetik, beraz, zonalde bat banatu dut erlaxatzeko, inguruaz gozatzeko eta bertan denbora pasa ahal izateko (terraza) eta beste bat mugimendu gehigoko zona, izozkia erosteko, komunera joateko edo dena delakoa. Eta hau hiriari erreferentzia eginez jarri dut.

Beste alde batetik terrazara sartzeko 4 zati egin ditut, bueno, 4 aldeetatik sar zaitezkeela esan nahi dut, eta adibidez izozkitegia itxita badago edo ez bada irekitzen, hiritarrei gune bat eskaintzen die terraza honek, bertan egoteko, ez baitago zona pribatu batean, eta euria egin, eta itzalpera joan nahi baduzu, edo bertan eserita arratsalde bat pasa nahi baduzu bertaara joan zaitezke, gainera terraza honetan, ingurutik barandilla bat jartzea dut buruan eta  kontuan hartzen badugu terrazan bi ilaratan mahaiak sar daitezkeela bertatik adibidez hondartzan dauden umeei kontrolatzeko aukera ematen dizu.


Hona hemen nire planoen zenbait argazki:

 Kokapen planoa:


 Oina


Ideograma eta piktograma


Altxaerak eta ebaketak




Hasieran inguruneari aztertzeko hartutako apunteak:




Perspektiba bat teilaturik gabe, hiru dimentsiotan ikusteko egokia iruditu baitzitzaidan:



Espero nire lana gustukoa izatea.

sábado, 1 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA

Azterketen ondoren bidali diguten ariketa izozkitegi bat diseinatzea eta eraikitzea da. Ondarreta hondartza eta pasealekuaren arteko harremanean kokatzea eskatu digute.
Proiektu guztietan bezala, lehenengo urratsa ingurua aztertzearena da. Beraz, bertatik hasteko bertara joan nintzen eta Ondarreta hondartza eta bere ingurua; gehienbat, Donostiako kostaldea aztertu nuen. Horretarako bertako apunteak egin nituen:



Apunteak hartzeaz gain, Donostiako mapa lortu nuen, hobeto ulertzeko hiria eta hondartzaren arteko erlazioa, itsasoa eta lurraren elkargunea.
Bertako zenbait argazki ere atera nituen, hauen artean Haize orratzekoak (Chillidak eginikoa), bertako plazarenak, La Perla-renak, Kursaalarenak...

























Ingurua aztertu ondoren, eta neurriak hartu ondoren, izozkitegia diseinatzea izango zen hurrengo lana, kontuan harturik 45m2 izan behar zituela gutxi gora behera, ingurua zein zen, kokapena, klima...