martes, 7 de enero de 2014

COMPLEJIDAD Y CONTRADICCION EN LA ARQUITECTURA





Orain dela aspaldi liburu bat irakurtzea eskatu ziguten eta zerrenda bat eman ziguten. Nik hau hartzea erabaki nuen:
COMPLEJIDAD Y CONTRADICCION EN LA ARQUITECTURA - Robert Venturi-rena
 

Hau hautatzea erabaki nuen uste bainuen bertan arkitekturari gauza pila agertuko zirela eta nahiko konpletua iruditzen zuelako. Aspaldi da irakurri nuela, eta asko kostatu zitzaidan ulertzea. Nahiko hiztegi sakona duela uste dut baina uste nuen bezala arkitekturan dauden kontraesan askori buruz deritzo eta hiztegi berezia erabiltzen duen arren, hainbat exenplu eta adibide erabiltzen ditu eta argazkien bidez ondo definitzen du azaldu nahi duena, beraz, arkitekturari buruz gehiago jakin nahi duenari gomendatuko nioke, nahiko astuna izan arren.
Azkenengo lanean bi ikasleentzako etxebizitza-estudioa eraikitzea eta diseinatzea eskatu ziguten. Lan hau tailer bateraturako egin zen, beraz proiektu normal batek baino denbora gehiago eskatzen zuen eta beraz honen gainean lan egiteko denbora gehiago izan genuen. Hainbat maketa egin nituen proiektu osoan zehar, egia esan, maketak eta planoak ere bai egiten nenbilela konturatzen nintzen akatsetaz eta hobekuntzetaz, eta beraz gauzak aldatzen joan nituen. Egin nuen lehenengo maketa hau izan zen:


Maketetetan nire ustez argi ikusten da zer erlazio dagoen etxebizitza-estudioa eta bere inguruaren artean, kasu honetan, bere ingurua gure arkitektura eskola zela. Maketa honen gainean hainbat zuzenketa egin ondoren beste hau egin nuen:

Maketak eta planoak egitea niretzat onuragarri izango zirela uste nuen, egiten nituen bitartean material eta textura berriak probatzen nihoan eta nire ustez, pixkanaka-pixkanaka hobetzen. Egin nuen hirugarren maketa hau izan zen:



Maketak eta planoetaz gain, konturatu egin nintzen eskola inguruko zona edo inguru asko ez nituela behar bezain ondo aztertu eta berriro neurtzen, begiratzen eta eraikuntzatan hobeto fijatzen hasi nintzen.
Azkenean hau izan zen lortu nuen maketa: (nire ustez aurrenetik azkenera diferentzia dezente igar daiteke)




Azken aurreko argazkia baino lehen datorren argazkian eraikuntzaren (etxebizitza-estudioaren maketa dago egina 1/20 eskalan), beste maketa guztiak, hasieratik eginak, 1/100 eskalan eginda daude.
Azkenengo maketa honetan saiatu nintzen koloreen bidez eraikinaren atal ezberdinak banatzen eta argazkietan tamalez ez denez oso argi ikusten, inguruan bi pertsona jarri nituen proportzioak argi eta garbi ikusteko. Koloreen kontuarekin jarraituz hau azaldu nahi dut argibide moduan :
-Urdin iluna: eskailera da, bi solairuak lotzen dituen zonaldea .
-Urdin argia: egongela edo sala da, bertan lasaiago egoteko.
-Gorria: lo egiteko zonaldea da, beraz, deskantsatzeko lekua.
-Horia: sukaldea eta bazkalekua da.
-Laranja: lan egiteko lekua da, estudioa.
-Txuria: komuna da, higienerako gunea.

Aurrenengo proiektutik gauza asko aldatu ditut baina nabarmenenak: leihoak eta argitasuna sartzeko lekuak, hasiera baten sarrera bakarra, azkenenik bi jartzea erabaki nituen, bizikletak gordetzeko lekuaren posizioa, teilatua (hasiera batean zuzen jarri nuen, baina ondoren pixkat inklinatzea erabaki nuen, euria egiten zuenerako) eta harrera gunea gehitu nion amaieran. Honetaz gain, barneko altzairuen distribuzioa ere aldatu dudala esan beharra daukat.

Ahaztu baino lehen hemen dauzkazue nire planoen zenbait argazki: